XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ehiztariek ondo asko ezagutzen zuten baso hura eta bazekiten otso guztiak jatekoaren bila zebiltzala.

Gutxitan izango zuten aukera hoberik! Zertarako aukera?.

Badakizue animaliak maite ez dituzten ehiztari hiltzaile horiek zer egiten duten, ezta? Ba, Sorozarretan ez zegoen ehiztaririk, baina bai inguruko herrietan.

Eta denek beren zepo handi eta maltzurrak hartu eta basora bueltatxo bat egin zuten neguko lehen igande hotz hartan.

Handik eta hemendik zepoak ezarri zituzten elurpean.

Bistan geratzen zen bakarra haragi zati bat zen.

Otsoek okela hura ikustean, jaten hasi eta zasss zepoaren burnietan kateaturik geratuko ziren uluka.

Gero ehiztariek beren eskupeta bihotz gabeez pum! pum! pum! zepoetako otsoak hilko zituzten, munduko gauzarik onena egin balute bezala.

Gero lagun artean algaraka jango zituzten edo bestela harategira saldu.